Por eojer, hace 7 meses y 19 días
Euskarazko kazetaritza eta krisia eztabaidan Nafarroako Unibertsitatean
Iban Garate aktoreak. *Foto: Manuel Castells*
Nafarroako Unibertsitateko Euskarazko Kazetaritzaren VIII. Jardunaldiek Iban
Garate, aktore eta telebista aurkezlea, Ander Izagirre, kazetari eta idazlea,
eta Xabier Letona, Argia aldizkariko zuzendariaren tankerako gonbidatuak
hartu zituzten. Bileraren gaia, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak [1] eta
unibertsitateko Abarrots taldeak [2] antolatua, “Euskarazko kazetaritza eta
krisia” izan zen.
Iban Garate aktoreak “360ºko produkzioak eta sirimiria. /Flych, haitzen
hitza/ dokumentala” izenburuko hitzaldia eskaini zigun. Bertan, pentsatzen
diren formatura ez ezik- esaterako, telebistara-, beste askotara -zinemara,
musikara, jostailuetara, literaturara e.a.- hedatzen diren produkzio motari
buruz hitz egin zuen.
Era berean, ekoizteko era berriei buruz aritu zen: “Gure elkarlehia handitu
egin da. Bide berrien agerpenarekin bat, kontsumitzaileak lehiakide bilakatu
dira, Youtube edo Facebook-en antzeko plataformentzat edukiak ekoiztuz.”
Horrezaz gain, bere dokumentala /Flych, haitzen hitza/ ere aurkeztu zuen
esanez “ondo antolatutako produkzioa eta publizitate egokia izanik, edozein
produktu 360ºko produkzioa bilakatu daitekeela”.
*Kazetaritza ona lortzeko denbora eskaini behar da*
Bestalde, Ander Izagirre bere liburua /Mundu zantzaileak/-en inguruan aritu
zen izenburu berdineko mintzaldian. Bertan lan honen sorrera azaldu zuen:
Euskal Herriko hainbat toki turistikoen inguruko erreportaje batzuen eskaera,
laster euren bizitzak ingurunea zaintzera eskaintzen dituzten pertsonaia
xelebreei egindako elkarrizketen bilduman bilakatu zena. “Zertzeladek
pertsonei buruzko gauza asko esaten dituzte. Kazetaritza ona egiteko denbora
asko eskaini behar da, are gehiago krisi-denboran” adierazi zuen idazleak.
“Urrutira joaten ohituta gaude, baina etxetik gertu istorio asko ditugu”,
gehitu zuen.
Azkenik, Xabier Letonak, bere hitzaldia “Argia, 90 urte euskarazko
kazetaritzaren historian” izendatu zuenak, 90. urtemuga ospatzen duen
aldizkari honen hasierara itzuli zen, bere historia aztertuz. Gertaldi
askoren artean, urte hauetan guztietan zehar izandako krisiei, hala nola
langileria faltari edo Interneterako jauziari, nola egin dieten aurre azaldu
zuen.
[1] http://www.unav.es/katedra/euskaraz/
[2] http://www.unav.es/katedra/euskaraz/pagina_9.html